Bi familia errefuxiatu hartu dituzte herrian

5 Mar

Auzolana programaren barruan iritsi ziren joan de uztailean, eta CEAR-Euskadi eta Hotz-Zarautz elkarteko kideen laguntzarekin, pixkanaka integratzen ari dira herrian.

Hotz-Zarautzeko Marije Izeta eta Agate Burgaña, Kooperazio zinegotzi Patxi Elola eta CEAR-Euskadiko kide Iskander Garcia (Aritz Mutiozabal)
Hotz-Zarautzeko Marije Izeta eta Agate Burgaña, Kooperazio zinegotzi Patxi Elola eta CEAR-Euskadiko kide Iskander Garcia (Aritz Mutiozabal)

Iturria eta argazkia: Zarauzko Hitza

Eusko Jaurlaritzaren Auzolana programaren bitarteaz, Libanotik bi familia siriar iritsi ziren joan den uztailean Zarautzera. Udalak hasieratik kooperatu du errefuxiatuen gaiarekin; besteak beste, Hotz-Zarautz eta Salbamento Maritimo Humanitariorekin lankidetzan aritu da. Baina Kooperazio zinegotzi Patxi Elolak nabarmendu duenez, “udalaren nahia zen Zarautz errefuxiatuak hartuko zituen herria izatea, eta orain esan dezakegu, hein batean, hori lortu dela”.

Hori ahalbidetzeko bi aldagai sortu direla azaldu du zinegotziak: alde batetik, errefuxiatuak harreran jartzeko Auzolana programa –Gipuzkoan, Tolosan eta Zarautzen bakarrik ari dira aurrera eramaten–, eta bestetik, frantziskotarren laguntza, bizileku bat uzteko momentuan. “Beraz, Zarautz lehen pausoak ematen ari da, eta horretan jarraitzeko borondate irmoa dugu”, azpimarratu du.

Laguntzeko mekanismoak

Espainiako Gobernuak 17.000 errefuxiatu hartzera konprometitu zen duela hiru urte, baina orain artean 2.600 besterik ez dituela hartu azaldu zuen CEAR-Euskadi elkarteko kide Iskander Garciak, eta Euskal Autonomia Erkidegora 167 izan dira azken bi urteotan iritsitakoak, “baina horrek ez du esan nahi kopuru hori bakarrik daudenik”. CEARek hainbat mekanismo eramaten ditu aurrera, errefuxiatuei laguntzeko; besteak beste, aholkularitza juridiko eta psikologikoa, lanerako prestakuntza eta orientazioa, eta gizarte arreta.

Zarautzen dauden bi familiekin ere dinamika horiek eramaten ari dira aurrera, “gure helburua delako beraien gizarteratzea eta autonomia maila bat lortzea”. Horrekin batera, hizkuntza ikastaroak antolatu dizkiete, eta haurrak eskolara ere bideratu dituzte. “Pixkanaka-pixkanaka gure artean normaltasunez bizitzen ari dira”, nabarmendu du Garciak.

Beharrei erantzuten

Albistea “gogo handiz” jaso zutela dio Hotz-Zarautz elkarteko Agate Burgañak, eta “berehala jarri ginen lanean”. Arazo handiena haientzako bizilekua lortzea izan zela gogoratu du, baina, azkenean, frantziskotarrei esker, lortu ahal izan zela. “Ondoren, gure artean gustura egoteko eta gizarteratzen laguntzeko asmoz, haiekin harremanetan jarraitu genuen”, azaldu du. Hala, “haiekin hartu-eman estua izaten saiatzen gara, beraien beharrei erantzun ahal izateko”.

Hotz-Zarautzeko kideak gaineratu duenez, “esperientzia berri honek erakusten du eskuzabaltasunez eta borondate onarekin posible dela pertsona hauek harreran hartzea”.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: