“Sexualitate guztia eredu bakarrean sartuz gero, akabo”

16 Dic

Bikote harremanak zaindu beharra azpimarratu du Aitziber Estonba Zarauzko Sexu Aholkularitza Guneko arduradunak, eta kezka agertu du gazteek jasotzen duten heziketaz.

Aitziber Estonba sexologoa bere bulegoan (Aritz Mutiozabal).
Aitziber Estonba sexologoa bere bulegoan (Aritz Mutiozabal).

Argazkia eta Iturria: Zarauzko Hitza

Ikastetxeetan berdintasuna, genero indarkeria eta sexualitatea lantzeko programa bat abian du Zarauzko Udalak azken urteotan, eta sexu-aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen die herritarrei. Aitziber Estonba (Irun, 1976) Harremanak elkarteko kidea da Zarauzko Sexu Aholkularitza Guneko arduraduna. Sexualitatea eta harreman ereduak izan ditu hizketagai.

Zer zerbitzu ematen duzue Zarauzko Sexu Aholkularitza Gunean?
Herritarrek dituzten kezkak, galderak eta partekatu nahi dituzten arazoak jasotzen ditugu guk, eta doako zerbitzua ematen diegu 16 urtetik gorakoei; guztiz konfidentziala da informazioa. Haien alboan egon, bideratu eta jarraibideak ematen dizkiegu. Astearteetan, aurrez aurreko kontsultak egiten ditugu 17:00etatik 21:00etara. Horrez gain, sare sozialen eta posta elektronikoaren bidezko kontsultak ere baditugu astelehenetik ostiralera. Batez ere, gazteek erabiltzen dituzte bide horiek, nahiago baitute anonimotasuna. Alde positiboak eta negatiboak ditu horrek. Esaterako, daukaten arazoa handia bada, oso zaila da arazo hori posta elektronikoz bideratzea.

Herritarrek, oro har, zer dakite zuen zerbitzuari buruz? Zer nabari duzue?
Sexu-aholkularitza zerbitzua, batez ere, harreman erotikoetan sor daitezkeen arazoekin lotzen du jende askok. Baina askoz zabalagoa da sexualitatearen ikuspegia. Jaiotzen garenetik, pertsona sexudunak gara, eta gure bizitzan sor daitekeen guztiak ikuspegi hori biltzen du; ez da oinarritzen soilik harreman erotikoetan. Hau da gure saiakera nagusia: herritarrak ohartzea gai ugariri buruz egin dezaketela kontsulta.

Zein profiletako jendea joaten da zuengana laguntza eske?
Urtez urte oso aldakorra izaten da hori. Une hauetan, helduak etortzen ari dira aurrez aurrekoetara, 35 urtetik gorakoak. Posta elektronikoa, berriz, adin horretatik beherakoek erabiltzen dute; hau da, 16 eta 25 urte bitartekoek.

Zer kezka dituzte horiek?
Aldakorrak dira gaiak, baina pisu handia izaten dute bikoteen arteko bizikidetzak eta arazoek. Desirari eta menopausiari buruzko kezkak ere jasotzen ditugu. Adinaren arabera, ordea, desberdinak dira kezkak: preserbatiboarekin, lehenengo aldiarekin, maiteminarekin… Kontu horiekin arduratuta egoten dira gazteak; helduak, berriz, harreman erotikoetan dauden zailtasunei buruz hitz egitera etorri ohi dira. Azken urteotan, oso presente dago bikotearen bizikidetasuna.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko: Gipuzkoako Hitza

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: