Joseba Arregik jaso du Mario Onaindia saria

31 Oct

Joseba Arregi

Iturria: Zarauzko Hitza

Mario Onaindia idazle eta politikariaren heriotzaren 14. urteurrena bete da aurten eta, ohi bezala, izen bereko fundazioak haren omenezko ekitaldiak antolatu ditu Zazpi kultur aretoan. Horren barruan, larunbatean Mario Onaindia saria eman zioten Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzeko bozeramaile ohiari. Fundazioko lehendakari Esozi Leturiondok eman zion Agustin Ibarrolak propio egindako eskultura.

Alberto Agirrezabal fundazioko kideak jakinarazi zituen aitortza horren arrazoiak: “Demokrazia eta askatasuna babesteko duen konpromisoagatik eta maila intelektual, sortzaile zein profesionalean egindako lan andanagatik”. Andoni Unzalu parlamentari ohiak aurkeztu zuen.

Aurreko egunean, ostiralean, Angel Gabilondo Madrilgo Asanblean alderdi sozialistako bozeramale, Hezkuntzako ministro ohi eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektoreak hitzaldia eskaini zuen, La politica entrañable izenburupean. Kasu honetan ere Agirrezabalek aurkeztu zuen hitzaldia eta PSOEko eurodiputatu Ramon Jauregik, berriz, Gabilondo bera.

Fundazioko ordezkariek jakinarazi dute ostiraleko nahiz larunbateko ekitaldian jende ugarik hartu zuela parte.

Argazkiak: Mario Onaindia Fundazioa.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: