Argindarraren faktura ulertzeko gakoak emango dituzte ostegunean

17 Oct

Hitzaldia Modelon izango da, 19:00etatik aurrera.

Alex Lopez eta Gloria Vazquez (Amaia Ventas Aldabaldetreku).
Alex Lopez eta Gloria Vazquez (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza

Gizarte Zerbitzuek hitzaldia antolatu dute ostegunerako, hilaren 19rako. Bertan, Goiener elkarteko Alex Lopezek argindarraren fakturan aurrezteko gakoak emango ditu. “Fakturan hainbat kontzeptu ageri dira eta jendeak askotan ez ditu ulertzen”, azaldu du Lopezek. “Ondorioz, herritarrek ez dute garbi izaten enpresen eskaintzak egokiak diren ala ez. Guk hainbat gako emango dizkiegu alor nagusiak uler ditzaten eta, modu horretan, gehien komeni zaien eskaintza aurkeratzeko gai izan daitezen”.

Adierazi du argindarra “oinarrizko behar bat” dela, eta horregatik, “errespetu” handia diola jendeak. “Horregatik, gakoak argi izanda, gehien komeni zaien aukera egin ahal izango dute herritarrek”. Nabarmendu du hitzaldia ez dela “oso teorikoa” izango, “oso zehatza” baizik: “Fakturako zein kontzeptu aztertu behar dituzten azalduko diegu, zerbait arraroa ageri den ala ez identifikatzeko”. Ordubeteko saioa da eta interesa dutenek gaian gehiago sakontzeko aukera izango dute. Horretarako Goienerrekin harremanetan jarri ahalko dira.

Era berean bonu sozial berriari buruz ere ariko da. Jakinarazi duenez, aurreko astean jarri zuten indarrean horren inguruko lege berria, eta hainbat berritasun ditu. ”

%40 aurreztu

Gizarte Zerbitzuetan garatzen ari diren gaien artean “garrantzitsuenetariko bat” pobrezia energetikoari dagokiona dela gogoratu du Gloria Vazquez sail horretako zinegotziak. “Gai hau jorratzea da nire helburuetako bat da, lehentasunezkoa”. Hori dela eta, duela hilabete batzuetatik Goienerrekin lanketa bat ari da egiten sail hori.

Iaz, esaterako, honako pausoak eman zituzten: gizarte langileei formazioa eskaini zieten, erabiltzaileei lagundu ahal izateko; erabiltzaileen fakturak aztertu zituzten argindarraren faktura murrizteko gomendioak emateko eta informazio hori helarazteko tailerrak antolatu zituzten.

Lopezek adierazi duenez, guztira 61 faktura aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute %40 aurreztu zitekeela fakturan. “Halako aurrezpenak egiteko aukera dagoela ikusita, garbi dago lan handia dagoela egiteko. Horregatik, Goienerretik halako programak ari gara bultzatzen hainbat udaletan”. Zarauzko izan da lehenbizitakoa programa hori aurrera eraman duena. Hori dela eta, urriaren 26ean Arartekoak antolatuta egingo duten mahai inguruan Zarauzko kasuaz ariko direla adierazi du Lopezek. “Ikusi dugu eredugarria izan daitekeela beste udalentzat”.

Horrekin batera, diru laguntza lerro bat jarri dute abian kontzeptu energetikoa ordaintzen laguntzeko. Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak gogoratu du hilaren 20ean, datorren ostiralean, amaituko dela laguntza horiek eskatzeko epea. Horretarako, HAZera jo daiteke.

Hirugarren pausoa da osteguneko hitzaldi ireki hori eskaintzea. “Aurrerantzean ere elkarlanean jarraituko dugu Goienerrekin”, adierazi du Vazquezek. Hain zuzen ere, bonu sozial berri horren inguruko informazioa helaraziko diete teknikariei. “Baldintza berriak Gizarte Zerbitzuetako hainbat alorrekin lotuta daude, eta kudeaketan orain baino pisu handiagoa izango dute”, adierazi du Goienerreko kideak.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: