Ekonomia zirkularra herritarrei gerturatzeko

13 Oct

Larunbatera arte bisitatu ahalko da malekoian kokatu dute azpiegitura, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 19:30era

coembeseko kide bat, Gloria Vazquez, Elena Moreno eta Xabier Txurruka, agerraldian.
coembeseko kide bat, Gloria Vazque, Elena Moreno eta Xabier Txurruka, agerraldian.

Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza

Eusko Jaurlaritzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak eta Ecoembes elkarteak kanpaina berria jarri du abian, ekonomia zirkularraren onuren berri eman eta herritarrak birziklapena zein hondakinen murrizketaren inguruan sentsibilizatzeko asmoarekin. Birziklapenean jaioak gara izeneko esperientzia pilotua Zarautzen da ostegunetik, itsas pasealekuan, Duke Enearen parean. Gaur egin dute horren aurkezpena Elena Moreno Eusko Jaurlaritzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuordeak, Xabier Txurruka alkateak eta Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak.

Morenok ohartaratzi du hondakinak murriztu eta birziklatzearen bidean herritarren papera “garrantzitsua” dela: “Ezinbestekoa da ekonomia linealetik zirkularrera pasatzea, objektuak erabili eta botatzetik horiek berrerabili, murriztu eta birziklatzera pasatzea, hain zuzen ere”. Datuak ere eman ditu sailburuordeak. Haren arabera, Euskadi mailan milioi bat hondakin sortzen dira urtean, herritar bakoitzeko 1,5 kilo hondakin egunero.

“Euskadin zenbatekoak onak dira Europakoekin eta Espainikoekin alderatuta”, dio. Hain zuzen ere, Gipuzkoan ontzi arinen birziklapen tasa %34,5ekoa dela adierazi du, Euskadiko batez bestekoa–%32– baino handiagoa. “Baina asko dugu egiteke oraindik”. Hori dela eta, 2020ari begira ontzi arinen birziklapen tasa %55ekoa izatea dute helburu.

“Ingurumen aldetik garrantzitsua da hori, baina baita ikuspuntu ekonomiko batetatik ere. Izan ere, diru asko ari gara xahutzen; zehazki, 44 milioi euro bideratzen ditugu urtero zabortegietara”. Material hori guztia lehengai gisa ekoizpen prozesuan erabil daitekeela dio. “Horregatik, herritarrak kontzientziatu eta gai baldin bagara hondakinak ongi birziklatzeko, Euskadiko ingurumena hobetu egingo da”.
Hainbat pauso Zarautzen

Vazquezek bat egin du Morenorekin: “Gaia oso garrantzitsua da, eta guztiona da ardura”. Zarauzko birziklapen tasa batez bestekoa baino hobeagoa dela gogoratu du: “Hemen %40tik gorakoa da sailkapen tasa. Duela urte batzuk edukiontzi marroia gehitu zen, Urola Kostako Udal Elkarteak eta udalak bultzatuta. Uda honetan beste pauso bat eman dugu: Merkatu plazan jarri ditugu edukiontzi marroiak organikoa jasotzeko”, adierazi du.

Tasak “onak” diren arren, Txurrukak ere adierazi du “hobetzea” badagoela. “Hobetze aldera, udal elkartean adostu dugula 2018tik aurrera hondakinak biltzeko sistema berritua. Gaur egungo sistema aldatzera goaz; pixkanaka-pixkanaka pausoak ematen ari gara. Datorren urtera begira, urrats garrantzitsua emango dugu sailkatze maila hori hobetze aldera”. Bien bitartean, itsas pasealekuan kokatu duten azpiegitura birziklapenean, hondakinen murrizketan eta berrerabilpenean urratsak emateko erakusleihoa dela adierazi du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu hura bisitatzera.
Larunbatera arte

Portugaleten hasi zuen bidea proiektuak eta Amurriotik igaro ondoren, Zarauzkoa du hirugarren geralekua. Eibarren eta Durangon amaituko du ibilbidea. Hala ere, asmoa beste hainbat herrietara heltzea dela nabarmendu du Morenok. Momentuz, Zarautzen larunbatera arte egongo da bisitatzeko aukera, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 19:30era.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

A %d blogueros les gusta esto: