Herritarrak sentsibilizatzeko zikloa

1 Oct

Zarauzko Parekidetasun sailak ziklo berezi bat antolatu du, berdintasunari eta indarkeria matxistari buruz. Bina film eta antzezlan eskainiko dituzte urriko lehen hamabostaldian.

‘Ovarios verdes fritos’ antzezlanarekin abiatuko dute zikloa igande honetan (Detritus Teatrus)
‘Ovarios verdes fritos’ antzezlanarekin abiatuko dute zikloa igande honetan (Detritus Teatrus)

Iturria eta argazkia: Zarauzko Hitza

Berdintasunari eta indarkeria matxistari buruzko film nahiz antzerki zikloa antolatu du Zarauzko Uda­leko Parekidetasun sailak urriko lehen hamabostaldirako. Guztira, ondorengo lau emanaldiak eskainiko dituzte, Modelo aretoan, 19:00etan hasita: Ovarios verdes fritos eta Bi ero diskotekan antzezlanek eta Arenas de silencio eta Volar filmak; antzezlanen sarrerak 5 euro balioko du, eta filmeenak 3 euro. Saioen helburua da herritarrak sentsibilizatzea emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan, baita berdintasunerako aurrerapausoak ematearen beharraz jabetzea ere.

  • Igande honetan (urriaren 1ean) abiatuko dute zikloa, Detritus Teatrusen Ovarios verdes fritos lanarekin. Sexuaren gaia izango du hizpide protagonistak, ikuspegi ireki batetik azalduta eta umore zirikatzailea erabilita. Besteak beste, emakumeei ezarritako etiketak baztertzea, haien errebeldia indartzea eta transformazio-ahalmena elikatzea proposatuko du.
  • Urriaren 8an Arenas de silencio dokumentala emango dute. Sexu trafikotik bizirik ateratako bi emakumeren bizitza du oinarri, eta filmeko zati bat Zarautzen filmatu zuten. Gainera, Chelo Alvarez-Stehle zuzendariak eta protagonistetako batek solasaldia eskainiko dute emanaldiaren ondoren.
  • Bi ero diskotekan antzezlana izango da hurrengo emanaldia. Helduei zein gazteei zuzendutako komedia bat da, eta urriaren 12an taularatuko du Tdiferencia konpainiak. Istorioan hainbat gai agertuko dira: maitasun erromantikoa, kontrol-erlazioen seinaleak, jabetza, jelosia eta teknologia berrien bidezko kontrolak, hain justu ere.
  • Emakundek bultzatutako eta aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinatutako Volar filmarekin bukatuko dute zikloa, urriaren 15ean. Indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen dituen proiektua. Saio honetan ere pelikulako bi protagonista gerturatuko dira Modelo aretora beraien esperientziak kontatzera.
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

A %d blogueros les gusta esto: