Askotariko ikastaroak eskainiko dituzte Jabetze Eskolan

9 Sep

Zazpi ikastaro eskainiko dituzte aurten: Publizitatea genero ikuspegitik, Emakumeak kameraren atzean, Oinarrizko konponketak: elektrizitatea, Autodefentsa, Bizikleta mekanika tailerra, Mindfulness eta Genealogia femeninoa. Irailaren 13an eigngo dute horien aurkezpena, Etxezabalan, 18:00etan.

Gloria Vazquez Jabetze Eskolako ikastaroen kartelarekin.
Gloria Vazquez Jabetze Eskolako ikastaroen kartelarekin.

Argazkiak eta iturria: Zarautzko Hitza

Urrian hasiko dira Jabetze Eskolako urte amaierako ikastaroak. Aurrez, irailaren 13an, eskolen aurkezpena egingo dute Etxezabalan, 18:00etan. Bertan izango dira ikastaroetako irakasle guztiak, herritarrei zuzenean azaltzeko bakoitzaren helburua, metodologia eta gainontzeko xehetasunak. Zazpi ikastaro eskainiko dituzte aurten: Publizitatea genero ikuspegitik, Emakumeak kameraren atzean, Oinarrizko konponketak: elektrizitatea, Autodefentsa, Bizikleta mekanika tailerra, Mindfulness eta Genealogia femeninoa. Azken biak gaztelaniaz izango dira.

Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak gogoratu du Jabetze Eskola “emakumeentzako eskola” dela: “Pertsona batzuek ez dute ulertzen zergatik egon behar den eskola bat zehazki eta bakarrik emakumeentzat. Erantzuna erraza da: emakumeok diskriminazio egoera jasaten dugu emakume izateagatik, eta baita gure kontrako indarkeria ere”. Nabarmendu du horri aurre egiteko legeak “beharrezkoak” direla, baina, era berean, emakumeak eurak “hainbat gaitasun eta indar berpiztu” behar dituztela, “geuri buruari dagokion botereaz jabetzeko”: “Emakumeok geure burua astindu eta barruan daukagun indarrari heldu behar diogu, autonomia gehiago lortzeko eta gizartean zein politikan dagokigun papera betetzeko”.

Interesa dutenek irailaren 13tik 26ra eman ahalko dute izena ikastaroetan, Parekidetasun sailera joanda (Zigordia kalea, 33), bertara deituta (943-00 51 17) edota berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita. Plazak mugatuak dira eta, horrenbestez, zozketa egingo dute izena eman duten emakume guztien artean. Zarautzen bizi diren emakumeek izango dute lehentasuna. Parekidetasun sailaren blogean dago eskuragarri informazio osoa.

 Jabetze Eskolako urte amaierako ikastaroak

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

A %d blogueros les gusta esto: